Gizartea -

Nafarroa

Iruñeko Udaleko Twitter kontua hackeatu dute

"Ustelkeriagatik" egin dute ekintza, txio batean azaldu dutenez. Dagoeneko Twitter kontuko kontrola berreskuratu du Iruñeko Udalak.

Hackeatutako kontuaren irudia
Hackeatutako kontuaren irudia
Hackeatutako kontuaren irudia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko Twitter kontu ofiziala hackeatu dute gaur, asteartea, goizean.

Kontua "ustelkeriagatik" hackeatu dute, argitaratutako txio batean azaldu dutenez.

Gainera, atzo Valentziako Udaleko kontua ere hackeatu zutela eta "laster guztiak eroriko" direla ohartarazi dute.

Dagoeneko Twitter kontuko kontrola berreskuratu du Iruñeko Udalak. Erasoa eguerdi aldera gertatu da, Udalak ohar batean azaldu duenez, eta hiru ordu geroago kontuaren kontrola berreskuratu dute.

Erasoan kanpoko erabiltzaile batek edo batzuek eduki ez ofizialak Udaleko profilean sartzea lortu dute. Profileko argazkia aldatu dute esaterako, eta bi esku billeteak elkarri ematen jarri dituzte, baita Enrique Maya alkatearen aurkako irainak eta mehatxuak zabaldu ere.

Iruñeko Udaleko talde politikoen bozeramaileek Mayaren kontrako irainak gaitzetsi dituzte. Udalbatzako bozeramaileek, aho batez, "irainak irmo errefusatu dituzte, berez deskalifikatzen baitira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iruñea Twitter Nafarroa Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak