Gizartea -

Emakumeen salerosketa

Prostituitzera behartutako emakumeen % 70 egoera erregularrean daude

Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak ohartarazi du sexu-esplotazioa jasaten duten emakumeek nahiz eta paperak izan mafiei beldur handia dietela eta ez dutela salaketarik ipintzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak egindako txosten batek dioenez, Espainian, prostituitzera behartutako emakumeen % 70 egoera erregularrean daude, hau da, paperak dituzte. Baina mafien errepresalien beldur salaketarik ez dutela ipintzen adierazi dute adituek.

Jaurlaritzak sexu-esplotazioa helburu duen emakumezkoen salerosketaren inguruko jardunaldia antolatu du Gasteizen. Emakumeak, atzerritarrak gehienak, lan hobe baten aitzakian mundu ilun batean amaitzen dutela ohartarazi dute, "mehatxupean, soldatarik gabe, oporrik gabe, eta drogak kontsumitzera behartuta", azpimarratu du jardunaldian parte hartu duen aditu batek. Kontrakoa badirudi ere, Espainian sexu-esplotazioa jasaten duten emakumeen % 70 legezko egoeran daude dio txostenak, baina, hala ere, ez dute salaketarik ipintzen, mafiekiko lotura handia dutelako eta beldurtuta bizi direlako. Salaketarik gabe fenomeno honen aurka egitea oso zaila dela ohartarazi dute adituek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea