Gizartea -
CISak kaleratutako txostena
Homosexualen aurkako irainak entzun izana aitortu du gazteen % 77k
(Injuve) Gazteriaren Institutuarentzat CISek egindako txostenaren arabera, oraindik badaude homosexualen aurkako "ageriko jarrera". Hala ere, "onarpen handiagoa" ere somatzen da.
Erredakzioa
Gazteriaren Institutuak (Injuve) aurkeztutako txosten baten arabera, gazteen % 77,4k homosexualen kontrako irain entzun ditu eta % 18,2k kolpeak edo bultzadak ikusi ditu. Txostena Ikerketa Soziologikoetako Zentroak (CIS) egin du, nerabeek eta gazteek homosexualen, transexualen eta bisexualen inguruan dituzten iritziak batzeko eta aztertzeko.
Txostenak dionenez, gazteek homofobia eta diskriminazio jarrera "argiak" izaten jarraitzen dituzte. Halaber, % 86,4aren ustez, sexu aniztasunaren inguruan naturaltasun osoz hitz egiteko aukera egon beharko liteke.
Gabriel Alconchel Injuveko zuzendari nagusiaren arabera, "onarpen handiago dagoela erakutsi du txostenak baina zenbait datu kezkagarriak ere agerian utzi ditu", izan ere, "hezkuntza arloan sexu bereizketa pairatzen duten ehunka gazte baitaude".
Txostenak dioenez, gazteriaren % 6 lesbianen, homosexualen, transexualen nahiz bisexualen taldeko kidea da. Gainera, % 54,6k lagun homosexualak dituela aitortu du. Gizonezkoen arteko harremanei dagokionez, % 81,7k onartzen ditu eta emakumeen artekoak badira, % 84,1k onartzen ditu.
Bestalde, Antonio Poveda homosexualen, transexualen eta bisexualen Estatuko Federazioaren (FELGTB) presidentearen arabera, "aldez aurretik ezagunak ziren antzeko datuak zabaldu ditu txostenak". Honen hitzetan, transexualek babes handiago jaso dute, "inkestatuen % 74k onartzen baititu sexua aldatzeko ebakuntzak".