Gizartea -
Nafarroa
Bigantxa bat, eskaileretatik gora korrikalari baten atzetik Arguedasen
Jaietako lehen entzierroan, animaliak korrikalari gaztea harrapatu zuen, eta harmailetatik behera jausi zen. Zorionez, ez zuen zauri larririk egin.
Radio Euskadi | Erredakzioa
Arriskua izaten da lege Arguedasko entzierroetan. Aurten, lehen entzierroak, abuztuaren 4koak, izua eragin zuen, bigantxa bat eskaileretatik gora joan baitzen korrikalari baten atzetik, eta hura harmailetatik behera bota zuen; gainera, bigantxa korrikalariaren gainera erortzeko zorian ere izan zen.
Erorikoaren ikusgarritasuna gorabehera, korrikalari gazteak ez zuen zauri larririk egin.
Aurretik ere eman dute hizpidea Arguedasko entzierroek. 2014an, adibidez, bigantxa bat mendian gora joan zen, ibilbidetik aterata. 2016an, hesia gainditu, eta bertan zeudenak harrapatzen saiatu zen beste bat. Urtebete geroago, 2017an, igandean ikusitako antzeko irudiak izan ziren.
Radio Euskadi herrian galdezka ibili da, eta bizilagun batzuek esan dute ez dela beharrezkoa segurtasun-neurriak areagotzea; izan ere, arriskuak egiten du entzierroa zirraragarri, horien esanetan.
_________________
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.