Gizartea -

Eguraldia

Tenperatura minimoa 28 gradukoa izan da bart Bilbon, eta 26koa Donostian

Gasteizen eta Iruñean, berriz, gehiago freskatu du, 22 gradura eta 18ra jaitsi baita tenperatura, hurrenez hurren.

Gizon bat iturri azpian bere burua freskatzen. Argazkia: EiTB
Gizon bat iturri azpian bere burua freskatzen. Argazkia: EiTB
Gizon bat iturri azpian bere burua freskatzen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tenperatura minimoa ez da 28 gradutik jaitsi Bilbon gaur gauean, eta 26,5ean geratu da Donostian, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez.

Hego-haizearen eraginez, gaueko tenperatura urteko altuenetakoa izan da. Aemetek jasotako datuen arabera, Igeldon 26,5 gradukoa izan da minimoa; 22,7koa, Hondarribiko aireportuan; 28 gradukoa, Loiuko aireportuan; eta 22,5 gradukoa, Forondan. Iruñean, bestalde, gauean gehiago freskatu du, eta 18 gradura jaitsi da tenperatura.

Gaur arratsaldera arte, giro beroa espero da, baina Euskalmetek aldaketa atzeman du; izan ere, haizea hegotik iparrera aldatu da Getxon, eta tenperaturak bost gradu egin du behera Punta Galean 20 minutuko tartean, 28 gradutik 23ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Iruñeko albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak