Gizartea -

Trenak

Zuhaitz baten erorketak Andoainen atzerapenak eragin ditu aldiriko trenetan

Andoainen izan da gertakaria. Zuhaitza Adifeko langileek kendu dute, tren zerbitzua berriz normaltasunera itzuli zedin.

Suhiltzaileak Andoainen. Irudia: EiTB
Suhiltzaileak Andoainen.
Tren zerbitzua etenda dago zuhaitz bat trenbidera erorita, Adoainen

0:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuhaitz bat erori da Andoaingo (Gipuzkoa) trenbidearen katenariaren gainean, eta atzerapenak eragin ditu Donostiako aldiriko trenen zerbitzuan.

Guradien etorbidean erori da arbola, Andoaingo geralekutik oso hurbil. Gertakariak sute txiki bat sortu du, eta Irungo noranzkoan trenen zerbitzua eten behar izan dute.

Gipuzkoako herriko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Adifeko langileak zuhaitza kentzen eta trenbidea garbitzen ari dira, zerbitzua berriz normaltasunera itzuli dadin.

Adifek esan duenez, 10 minutu inguruko atzerapenak daude Donostiako aldirietako tren zerbitzuan, baita distantzia luze eta ertaineko trenetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Hernani Gizartea Eguneko albisteak Andoain Villabona Albisteak Renfe Garraio komuna gaur