Gizartea -
Donostian
Epaile batek jaiotzeke dagoen haur baten gurasoen txandak arautu ditu
Bikote baten dibortzio hitzarmenean jasotako erabakia da. Epaia aintzindaria da, izan ere, egungo araudiaren arabera haurrak ez du izaera juridikorik jaiotzen den arte.
Erredakzioa
Donostiako lehen auzialdiko epaitegiak jaiotzeke dagoen haur baten bisita erregimena arautu du. Gurasoen dibortzio hitzarmeneko txandak arautu dituzte, emakumea bost hilabeteko dago haurdun.
Gipuzkoako Fiskaltzak bikotekideek adostutako dibortzio hitzarmena onartu zuen haurra jaio artean "eraginkortasunik" ez duela izango azpimarratuta, eta epaitegiak tesi hori babestu du.
Erabaki aintzindaria da, egungo legediaren arabera haurrak ez baitu jaio arte izaera juridikorik eta hortaz ezin daiteke beregain inolako epai juridikorik egin. Gainera araudiaren arabera haurrak Erregistro Zibilean inskribatu ahal izateko gutxienez 24 ordu izan behar ditu, eta lehenago hiltzen bada ez da bideragarria.
Dena dela, xedapen hauek Kode Zibileko erreforman aldatuko dira laster, Kongresuak onartu zituen eta Senatuaren babesa jasotzea falta da orain. Besteak beste, haurra jaio bezain pronto inskribatu ahal izango da. Hori dela eta Fiskaltzak dibortzio hitzarmena babestea erabaki zuen.&' || 'nbsp;
Fiskaltzak iritzi dio, dibortzio hitzarmena jaiotzeke dagoen haurrarentzat eta bere gurasoentzat onuragarria izango dela.