Gizartea -

Hegazkin istripua

'Langileek ez zuten matxura konpondu eta hegazkina aireratu zen'

Spanair konpainiako hegazkinak Barajasen izan zuen istripuaren hiru urte bete direnean, "pilotuek hegazkina aireratzeko konfigurazio egokia ez zuela egin" dio auzitegiko txostenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Perez epaileak agindutako aditu-txostenaren ondorioen arabera, 2008ko abuztuaren 20an istripua izan zuen Spanair konpainiako "langileek ez zuten matxuraren jatorria aurkitu eta, erabaki okerra hartuta, aireratzeko baimena eman zioten hegazkinari. JK5022 hegaldiak 14:23an jaso zuen aireratzeko agindua, eta bi minutu geroago gertatu zen istripua.

Hori da zortzi adituk egindako txostenaren ondorioetako bat. Txosten hori datorren astean lau egunez aztertuko dute, Europa Pressek jakinarazi duenez.

Istripua gertatu zenetik hiru urte bete direnean, ondorioen txostena ezagutzera eman dute adituek, eta horren arabera, "pilotuek ez zuten aireratzeko behar bezala konfiguratu".

Halaber, txostenaren arabera, "hegazkinaren TOWS sistemak porrot egin zuen eta, ondorioz, aireratzeko konfigurazioa ez zen egokia".

Era berean, "pilotuek jardunbide estandarrak kontuan hartu gabe egin zituzten aireratu aurreko egiaztapenak", txostenaren arabera. Horrela, "hegazkinaren konfigurazio akatsa igartzeko aukera galdu zuten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea