Gizartea -

A-636 errepidea

Motozale bat hil da Olaberrian, errepidetik aterata

Beste bidaiari bat zauritu eta Donostia Ospitalera eraman dute. Ezbeharra 22:15ean gertatu da A-636 eta N-1 errepideen arteko lotunean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil eta beste bat zauritu da bart A-636 errepidean, Olaberrian (Gipuzkoa) izandako zirkulazio-istripuan.

Ezbeharra 22:15ean gertatu da A-636 eta N-1 errepideen arteko lotunean, Donostiarako bidean. Motorra errepidetik atera da, eta trafiko-seinale bat jo du.Trafiko-istripuaren ondorioz, Tolosako 51 urteko gizon bat hil eta 50 urteko bidaiaria zauritu da. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.

Medikuak gizona hilik zegoela egiaztatu ostean, Donostiako Auzitegiko medikuen zerbitzura eraman dute autopsia egitera.

N-1 eta A-636 arteko lotunea, Zumarragarako bidean, itxita egon da errepidea garbitu arte.

Ertzaintzako agenteek ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Goierriko albisteak