Gizartea -

TRAFIKOA

Gizon bat zauritu da AP-8an, Abanton, lau ibilgailuren arteko istripuan

Trafiko ezbeharraren eraginez, sei kilometroko ilara luzeak sortu dira.

Ilara luzean Abantoko errepidean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Ilara luzean Abantoko errepidean.
Ilara luzean Abantoko errepidean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko gizon bat zauritu da AP-8an, Abanton (Bizkaia), Kantabriako noranzkoan, lau ibilgailuen arteko trafiko istripuan. Ondorioz, sei kilometroko ilarak izan dira, Segurtasun Sailak iragarri duenez.

Istripua 11:30ak aldera gertatu da. Horretan, Volvo markako ibilgailu bat errepidetik atera eta irauli egin da.

Ibilgailuaren gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Horren ostean, Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Trafiko ezbeharra dela eta, bi bide itxi dituzte Kantabriako noranzkoan. Horren ondorioz, 13:15etan, bost orduko ilarak zeuden. Bide horiek berriro ireki dituzte beranduago, eta, nahiz eta ilararik ez egon, zirkulazioa motela da.

Ilara luzeak Biriatuko ordainlekuan

Bestalde, bederatzi kilometrorainoko ilarak sortu dira AP-8an, Biriatuko ordainlekuan, Irunen (Gipuzkoan). Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak iragarri duenez, AP-8ko Hendaia-Biriatuko irteera (S1), Baionako noranzkoan, ibilgailuentzat itxi dute abuztuaren 27ko 06:00ak arte, Biarritzen egingo duten G7ko goi-bilera dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Biarritz bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena azken ordukoa G7 goi-bilera Italian