Gizartea -
Tafalla
Jaietatik itzultzeko kontratatutako gidari batek positibo eman du alkoholemia proban
Gazteen bila zihoanean geldiarazi dute gidaria. Alkoholemia proba egin diote, eta baimendutako gehienezko tasa bikoiztu du. Ondorioz, zigor administratibo bat ezarri diote.
Agentziak | Erredakzioa
Tafallako jaietatik arazorik gabe itzultzeko asmoz gazte batzuek kontratatutako autobus gidari bati zigor administratibo bat ezarri dio Guardia Zibilak, igande honetan egindako alkoholemia proban positibo eman ostean.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, gertakaria goizaldean jazo da, alkoholaren eta drogen kontsumoa saihesteko asmoz Nafarroan egiten ari diren kontroletako batean. Guardia zibilek gidaria geldiarazi duten unean, Tafallako jaietatik arazorik gabe itzultzeko asmoa zuten gazte batzuen bila zihoan.
Orduan, alkoholemia proba egin diote, eta baimendutako gehienezko tasa bikoiztu du. Gauzak horrela, zigor administratibo bat ezarri diote gidariari.
Gidaria geldiarazi duten unean autobusa hutsik zegoen, gazteak jasotzera zihoalako.