Gizartea -
Noaingo aireportua
Binter airelineak hegaldi zuzenak eskainiko ditu Iruñea eta Kanaria Uharteen artean
Hiru orduko hegaldiak izango dira, eta astean bi aldiz eskainiko ditu. Konpainia horrek ziurtatu duenez, “hiriaren erakargarritasunagorik" hartu dute erabakia.
Agentziak | Erredakzioa
Binter airelineak jakitera eman duenez, Noaingo Aireportuaren (Iruña) eta Kanaria Uharteen arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu udazkenetik aurrera.
Konpainia horrek sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez, hiru orduko hegaldiak izango dira, eta astean bi aldiz eskainiko ditu.
Airelineak ziurtatu duenez, “hiriaren erakargarritasunagorik eta urte osoan zuzeneko lotura eskaintzen duen hegaldi erregularrik ez dagoelako” hartu dute erabakia. Konpainiak azaldu duenez, Noaingo Aireportuko arduradunekin bildu dira jada, akordioa ixteko.