Gizartea -

Patruila-autoan

Soriako Trafiko arduraduna 207 km/h-ra harrapatu dute

Patruila-autoan A-15 errepidetik zihoanean, erradar batek Argüello harrapatu egin zuen iazko urtarrilaren 26an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilen Batasunak Claudio Argüello Soriako Trafiko arduraduna salatzea erabaki du, iaz 207 kilometro orduko abiaduran zihoala harrapatu ondoren. Salaketa Soriako 2. Epaitegian aurkeztu zuten, atzo eguerdian.

Patruila-autoan A-15 errepidetik zihoanean, erradar batek Argüello harrapatu egin zuen iazko urtarrilaren 26an.

Salaketa gaur aurkeztu dute, Manuel Mato Guardia Zibilen Batasuneko idazkari orokorrak agerraldi batean azaldu duenez. Guardia Zibileko arduradunei gertatutakoa igorri zieten, baina ez dute Argüelloren inguruan erabakirik hartu, Matok adierazi duenez. Salaketaren arabera, egoeraz konturatu zenean, autoa gelditu eta Guardia Zibileko kideei bere jarrera argitzen saiatu zen. Azaldu zuenez, aurretik ihes egindako auto baten atzetik zihoan. Guardia Zibilen Batasunaren aburuz, bigarren ibilgailu baten atzetik joateko sirena pizturik eraman beharko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea