Gizartea -
Borroka baten ostean
Gizon batek Bilboko itsasadarrera bota du bere burua identifikatua ez izateko
Udaltzainek beste bi gizon atxilotu dituzte Mesedeetako zubitik gertu gaur goizean izandako borroka baten ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon gaur (asteazkena) goizean, Mesedeetako zubitik gertu izandako borroka baten ostean. Hirugarren batek Bilboko itsasadarrera bota du bere burua identifikatua ez izateko, udaltzainek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez.
Liskarra goizeko 07:30 aldera gertatu da. Hainbat lagun borrokan hasi dira Mesedeetako zubiko inguruetan.
Bertaratu diren udaltzainek bi gizon atxilotu dituzte. Batek, agenteei eraso egin omen die; besteak, berriz, erreklamazio judizialaren ondorioz atxilotu dute.
Agenteak hirugarren bat identifikatzera joan direnean, gizonak ihes egin eta Ibaizabalera bota du bere burua. Gizona estolda-zulo batetik gertu gelditu da eta ez zuen uretatik atera nahi, baina suhiltzaileek uretatik erreskatatu dute eta DYAk artatu du. Azkenik, udaltzainek atxilotu egin dute.