Gizartea -
Sutea Leioan
Hil egin da Leioan laugarren solairutik behera erori zen emakumea
Biktimaren etxeak su hartu zuen asteartean eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, larri.
agentziak | erredakzioa
Hil egin da Leioan laugarren solairutik behera erori eta larri zauritu zen emakumea, bere etxebizitzak su hartu ostean.
Ezbeharra 15:30 inguruan jazo zen atzo (asteartea), Gaztelubide kaleko eraikin batean, Bizkaiko Suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez.
Antza, garretatik ihesi, emakumeak leihotik behera salto egin zuen. Gurutzetako ospitalera eraman zuten, larri.
Suhiltzaileek sua itzali zuten. Garrek etxebizitzako gela bat kiskali zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea