Gizartea -

Soleko kanpaldia

Zapatero: 'Zuzen jokatuko dugu, eskubide guztiak bermatzeko'

Rubalcabaren hitzetan, poliziak "badaki zer egin behar duen" Legea bermatzeko. "Zetzudunena gertaerei itxarotea izango da", gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia Ministerioa Hauteskunde Batzordearen erabakia aztertzen ari dela azaldu du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak. Hala ere, Barne Ministerioa "ondo" arituko dela esan du. "Zuzen jokatuko dugu", agindu du.

SER irratiari eskainitako elkarrizketan, Zapaterok ez du M-15 mugimenduak deitutako elkarretaratzeen inguruan zer gertatuko den aurreratu nahi izan. Baketsuak diren ekimenak "errespetatu" egingo dituela azpimarratu du Zapaterok.

"Barne Ministerioak eta Gobernuak ondo jokatuko dute, adimena erabiliz; hori da guk nahi duguna, eskubide guztiak bermatzea, eta gogoeta eguna errespetatzea, baina ez dezagun gertaerarik aurreratu", azaldu du.

Legea betetzeko Estatuko Segurtasun Indarrek "zer egin behar duten" badakitela azpimarratu du Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Barne ministroak. M-15 mugimenduaren inguruan, "zentzudunena" gertaerei "itxarotea" izango dela nabarmendu du. "Zentzudunena gertaerei itxarotea izango da", esan du Barne ministroak. "Ustezko egoerei" buruz hitz egitea saihestu du Rubalcabak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea