Gizartea -

Iruña

Emakume bat hil da Iruñeko etxe bateko balkoitik erorita eta semea atxilotu dute

Emakumea laugarren solairutik behera erorita zendu da. Semea Udaltzaingoaren polizia-etxean dago atxilotuta.

Bizilagunak eta poliziak, gertakariak jazo diren etxearen atarian. Argazkia: EFE
Bizilagunak eta poliziak, gertakariak jazo diren etxearen atarian.
Bizilagunak eta poliziak, gertakariak jazo diren etxearen atarian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da ostiral honetan Iruñean etxebizitza bateko laugarren solairutik behera erorita, eta haren semea atxilotu dute gertakariarekin zerikusia izan dezakeelakoan, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Gertakaria Iturrama auzoko Fuente del Hierro kalean dagoen 25 zenbakidun eraikinean jazo da, 16:45 inguruan. Espainiako Polizia eta Iruñeko Udaltzaingoa arduratu dira ikerketaz.

Espainiako Gobernuak azaldu duenez, ezbeharraren tokira medikuak eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin emakumearen bizitza salbatzeko, erori eta berehala hil baita.

Atxilotutako gizonezkoa Udaltzaingoaren polizia-etxera eraman dute. Iruñeko bigarren instrukzio epaitegiko epaileak ikertuko du gertakaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak