Gizartea -

BIZKAIA

21 auto kiskali eta 8 kaltetu dira Zamudion, aparkamendu batean izandako sutean

Goizeko 02:00ak aldera piztu da sua 'Go park' enpresaren aparkalekuan, Loiuko aireportutik gertu aparkatzeko zerbitzua ematen duen enpresan, hain zuzen ere.

Autoak sutan Zamudion. Argazkia: @BomberosBizkaia
Autoak sutan Zamudion
21 coches calcinados y otros ocho afectados en un incendio en Zamudio

0:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 auto kiskali eta beste zortzi kaltetu dira Zamudion (Bizkaia) gaur goizaldean izandako sute batean.

Eusko Jaurlaritza Segurtasun Saileko iturrien arabera, 02:00etan hasi da sutea Zamudioko parke teknologikoan dagoen autoak aparkatzeko 'Go park' enpresaren parkingean, arrazoi ezezagunengatik, eta Ertzaintzak ikerketa ireki du zer gertatu den ikertzeko.

Loiuko aireportura doazen bidaiarien autoak gordetzen dituen aparkamendu enpresa da 'Go park'. Autoa bertan utzi eta aireportura hurbiltzen dituzte bidaiariak.

Zorionez, ez da zauriturik egon. Suak 21 auto kiskali ditu eta beste zortzi kaltetu ditu. Bizilagunek Euskadi Irratiari jakitera eman diotenez, sua eta keaz gain, eztanda mordoa izan dira gauean eta ikusgarria izan da sutea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Suhiltzaileak