Gizartea -
EZBEHARRA
Zazpi pertsona hil dira hegazkin-istripuan Mallorcan, tartean bi haur
Binissalemdik atera den den hegazkin ultra-arin batek eta San Bonetetik atera den helikoptero batek elkar jo dute Inca herrian. Bi lagun zihoazen batean eta bost bestean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zazpi pertsona hil dira igande honetan hegazkin-istripuan Mallorcan, tartean bi haur.
Binissalemdik atera den den hegazkin ultra-arin batek eta San Bonetetik atera den helikoptero batek elkar jo dute Inca herrian. Bi lagun zihoazen batean eta bost bestean (alemaniar jatorriko hiru heldu eta bi haur).
Balear uharteetako Gobernuak biktimen senideei laguntza emateko zerbitzu psikologikoa aktibatu du berehala .
Istripu lekuan izan dira, besteak beste, Francina Armengol presidentea, Isabel Castro Administrazio Publikorako sailburua eta Ramon Morey Espainiako Gobernuaren ordezkaria. Gobernuak hiru eguneko dolua ezarri du.
Ikerketa ireki dute zer gertatu den argitzeko.