Gizartea -

NAFARROA

80 gazte txartela ordaindu gabe Iruñetik Noainera autobusez joaten saiatu dira

Udaltzaingoak banan-banan autobusetik irtenarazi ditu. Gero, barrura sartzen utzi die eta txartela ordaintzen dutela egiaztatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan, 80 gazte txartela ordaindu gabe Iruñetik Noainera autobusez joaten saiatu dira. Noaingo jaietara zihoazen. Iruñeko Udaltzaingoak esku hartu zuen eta arau hausleak autobusetik jaitsarazi zituen.

Udaltzaingoak igande gauerdian, 00:15ean, jaso zuen abisua, Juan de Labrit kaleko autobus geltokianm 80 gazte N-3 linea egiten ari zen autobus batera ordaindu gabe igo zirela esanez.

Iruñeko Udaltzaingoak azaldu duenez, ordaindu gabe igo ziren bidaiariak irtenarazi zituzten. Azkenean, gazteek zegokiena ordaindu eta bidaia normaltasunez egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Euskal hiriburuak Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala albisteak