Gizartea -

Murtzia

Espainiako Aireko Armadaren hegazkin batek istripua izan du Mar Menorren

Ezbeharra 09:38an gertatu da. Pilotua (hegazkinean zihoan bidaia bakarra) hil egin da.

Mar Menorren (Murtzia) aurrean erori den hegazkinaren hondarrak. Argazkia: EFE.
Mar Menorren (Murtzia) aurrean erori den hegazkinaren hondarrak, 2019ko abuztuaren 26an.
Mar Menorren (Murtzia) aurrean erori den hegazkinaren hondarrak. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aireko Armadaren hegazkin batek istripua izan du Mediterraneo itsasoan, Mar Menorren (Murtzia).

Ezbeharra 09:38an jazo da. Ordu horretan, ehunka dei jaso dituzte larrialdi zerbitzuek, istripuaren berri emateko.

Pilotua (hegazkinean zihoan bidaia bakarra) hil egin da.

Babes Zibilak, bestalde, argitu du ez dakitela zergatik jausi den uretara Aireko Akademia Nagusiko militar zenak gidatutako hegazkina.

Youtuben, istripua argi erakusten duen bideo bat eskegi dute.

Jose Miguel Luengo San Javierreko alkateak baieztatu egin du hegazkin batek istripua izan duela, nahiz eta ez duen horren gaineko informazio gehiagorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak