Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Gaur tenperaturak gora eta arratsaldean zaparrada arriskua
Tenperaturak 25º inguruan ibiliko dira, eta arratsaldean zaparradak bota ditzake han-hemenka. Bihar okerrerako joera, tenperaturek behera egingo dute eta lainoak nagusituko dira.
Erredakzioa
Gaur tenperaturak gora egingo du eta arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Beste egun batez eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira eta ostarte zabalenak eguerdi aldean ikusiko ditugu, Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarri duenez. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta ez dugu baztertzen zaparrada trumoitsuren bat uztea. Haizea ahul ibiliko da, noraezean, eta egunaren bigarren partean iparraldetik finkatuko da. Termometroa 25 º ingurura igoko da eta kostaldean zertxobait baxuago geratuko da.
Bihar tenperatura jaitsi egingo da eta hodei gehiago agertuko dira. Tenperatura beroenak 18-20 º-tik ezin pasa ibiliko dira eta zerua estali samar agertuko da eguneko ordurik gehienetan; hala ere, arratsaldeak aurrera egin ahala urdingune txikiak zabaltzen joango dira. Hodei gehienak ipar partean pilatuko dira eta bertan zirimiria egingo du egunaren lehen partean, bigarrenean atertzera egingo du.
Astelehenean tenperaturak gora egin eta eguzkia bistan izango dugu. Eguna behe-lainoarekin hasiko dugu eta zeruan tarteka hodeiak agertuko dira. Hala ere, goizak aurrera egin ahala hodeiak desagertzen joango dira eta giro eguzkitsuaz gozatzeko