Gizartea -
M15 mugimendua
Euskadiko 'suminduek' batzorde berriak egingo dituzte datozen orduetan
Bilbon, Gasteizen eta Donostian kanpaldia egiten jarraitu dute ehunka lagun. Ertzaintzak argitu duenez, "ordena publikoaren urraketa larria" ematen baldin bada bakarrik hartuko dute eskua.
Erredakzioa
Batzordeak egiteko eta proposamenak eztabaidatzeko elkarretatatzea egiten jarraituko dute Euskadiko ''suminduek''. Hauteskundeez bezperan, ekitaldi desberdinak antolatu dituzte tartean, giza kate bat, irritzien tailerra, umeentzako jarduerak eta umorezko monologoak.
Batzorde Elektoralak "legez kanpo" jo ditu 15M Mugimenduak larunbat honetarako eta iganderako deitu ditzakeen manifestaldi guztiak. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, "ordena publikoaren urraketa larrien" kasuetan bakarrik sartuko luke eskua Ertzaintzak. Iturri polizialek baieztatu dutenez, manifestaldiak baketsuak izaten ari dira eta ez da aparteko gertakaririk jazo.
300 lagun inguru igaro dute gua Bilboko Arriaga Enparantzan. Bertan, jolas tailerrak egin dira goizean zehar eta iragarri dutenez, batzordeak ere egingo dituzte. Gasteizen, goizeko lehen orduetan 50 bat lagun ziren Ama Birjina Zuriaren Plazan. Orduak aurrera egin ahala, jende kopuru gehiago bildu da bertan. Donostiako Boulevardean 100 bat gaztek egin dute kanpaldia. Joan den asteazkenetik gero eta lagun gehiago bildu dira 20:00ko batzordeetan.
Mugimenduaren bozeramaile batek azaldu duenez, "hitzaz eta hitzaldiz" beteriko mugimendua bakarrik izan ez dezan, "aurreratzeko planteiamendua" egiteko asmoa dute.
2.800 sinadura, Iruñean
Bestalde, Iruñeko Gaztelu Plazan bildutakoek babesa eskaintzeko hiritarren 2.800 sinadura lortu dituzte. Hamarka lagun era baketsuan igaro dute gaua eta Poliziak ez du plaza hustu.
Osasunak Lehenengo Mailan geratzea lortuko balu, ospakizunak Gaztelu Plazan izango liratekete beraz, larunbat honetarako deialdiren bat egingo ote duten erbakitzeko dago.