Gizartea -

Estatu osoan lapurtzen zuten

Deseginda, etxebizitzetan 100 lapurreta baino gehiago egin duen taldea

Taldeetako batek Hondarribian zuen egoitza. Lapurretak emakumezkoek eta adingabeek egiten zituzten, azken hauek "lepoa moztearekin" mehatxatzen zituzten eskatutako urre kopurua lapurtu ezean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek serbiar jatorriko taldea desegin dute, ustez etxebizitzetan 100 lapurreta baino gehiago egin eta iruzurrean ere ibiltzeagatik. Taldeak Espainian, Portugalen, Iralian eta Frantzian egin ditu delituak. Poliziak 29 pertsona atxilotu ditu, talde ezberdinetan banatuta. Horietariko talde bat Hondarribian, Gipuzkoan, harrapatu dute.

Lapurretak taldeko emakumezkoek eta adingabeek egiten zituzten. Azken hauek "lepoa moztearekin" mehatxatzen zituzten eskatutako urre kopurua lapurtu ezean. Horretarako, sarraileko kisketa plastiko bat edo erradiografia bat erabilita ireki behar zuten. Familiaburuek, aldiz, iruzurrean aritzen ziren "Rip Deal" metodoaren bitartez.

Lapurrek mugikortasun geografiko handia zuten eta talde ezberdinak zituzten Gipuzkoan, Castellón eta Tarragonan. Konkretuki, lau taldetan banatuta zeuden, eta bakoitzak eremu zehatz batean aritzen zen.

Aktiboenak, Hondarribian

Talderik aktiboena Hondarribian zuen egoitza eta Frantziako hegoaldean egiten zituzten lapurretak batik bat, baita Nafarroan eta EAEn ere, baina gutxiago.

Lau kilo bitxi, urrezko bi lingote (bakoitza 600 gramotan urtuta), 70.000 euro dirutan eta iruzurrean erabiltzeko diru faltsua berreskuratu dituzte, hainbat poltsa, lurrin, erloju eta tresna elektronikorekin batera, lapurtutakoak guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea