Gizartea -
Gertaera
Bremengo orkestraren bi klarinete lapurtu dituztela salatu du Hamabostaldiak
Bi musika-tresna horiek astearte gauean lapurtu zituzten, Donostiako Alde Zaharreko establezimendu ezagun batean. Klarineteek 835335 eta 83536 zenbakiak dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bremengo Deutsche Kammerphilharmonie orkestraren bi klarinete lapurtu dituztela salatu du asteazken honetan Donostiako Musika Hamabostaldiak. Bart gauean lapurtu dituzte Herbert Wurlitzer markako bi musika-tresna horiek, Donostiako Alde Zaharreko establezimendu ezagun batean.
Donostiako musika zikloak sare sozialetan azaldu duenez, astearte gaueko 23:30 aldera jazo zen lapurreta, Abuztuaren 31 kaleko Gandarias tabernan.
Lapurtu dituzten bi musika-tresna horiek 835335 eta 83536 zenbakiak dituzte, eta lapurtu zituzten unean, Bremengo orkestraren bi etiketa zituen motxila baten barruan zeuden gordeta, kutxatila batean.
20:00etan, Alemaniako orkestra horrek kontzertu bat eskaini zuen Kursaal Auditorioan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan.