Gizartea -
Gipuzkoa
Ireki dute Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea
10:00etan zabaldu dute errepidea Mutrikura bidean, eta ordubete geroago Debarakoan.
EiTB.EUS
Astearte honetan, irailaren 3an, ireki dute berriro Deba eta Mutriku kostatik lotzen dituen GI-638 errepidea. Maiatzaren 2an itxi zuten, hobekuntzak egiteko.
10:00etan zabaldu dute errepidea Mutrikura bidean, eta ordubete geroago, 11:00etan, Debarakoan. Aurretik, seinaleak eta balizak kendu dituzte, errepidea garbi uzteko.
Dena dela, egunean zehar, tarteka erreietako bat itxiko dute, errepidea hobetzeko lanak erabat bukatu arte.
Bestalde, GI-3230 errepidean, Kalbarioko mendatean, ibilgailuei zein bizikletei ezarritako murrizketak kenduko dituzte. Gainera, irailaren 4an, gehienezko zama muga jarriko dute berriro.
Esan bezala, errepidea hobetzeko lanak egin dituzte GI-638an azken hilabeteotan, bereziki arazo handienak sortzen ziren tokietan: Ipitxarri bihurgunean eta Alkolean. Horretarako, zazpi metroko zabalera eman diote errepideari, eta tunel bat eraiki dute.