Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Tenperaturak behera eta euria hauteskunde egunean
Arratsaldea aurrera joan ahala urdin-guneak zabaltzen joango dira eta euria atertu egingo da. Bihar tenperaturek gora egingo dute eta eguzkia agertuko zaigu berriro ere.
Erredakzioa
Gaur tenperaturak behera egingo du eta hodei gehiago izango ditugu. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, tenperatura beroenak 18-20 º-tik ezin pasa ibiliko dira eta zerua estali samar agertuko da eguneko ordurik gehienetan. Hala ere, arratsaldeak aurrera egin ahala urdin-gune txikiak zabaltzen joango dira. Hodei gehienak ipar partean pilatuko dira eta bertan zirimiria egingo du egunaren lehen partean, bigarrenean atertzera egingo du.
Bihar tenperaturak gora egin eta eguzkia bistan izango dugu. Eguna behe-lainoarekin hasiko dugu eta zeruan tarteka hodeiak agertuko dira. Hala ere, goizak aurrera egin ahala hodeiak desagertzen joango dira eta giro eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu. Eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura beroenak 25 º-ren bueltan ibiliko dira.
Asteartean udaberriko giro argiarekin jarraituko dugu. Aurreko egunean baino hodei gehiago agertuko diren arren, argiune ederrak izango ditugu. Ipar-ekialdeko haize ahula nagusituko da eta tenperaturak ez du aldaketa nabarmenik sumatuko.