Gizartea -

M-15 mugimendua Euskadin

Ehun bat 'suminduk' igaro dute gaua Bilbon, euripean

Arriaga plaza da M-15 mugimenduaren elkartze puntuetako beste bat, eta gaur gauean euria eta eguraldi txarra nagusi izan diren arren, ehun bat lagunek igaro dute bertan gaua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun bat "suminduk" igaro dute gaua Bilboko Arriaga enparantzan, eta goizaldean euriari aurre egin behar izan diote Bizkaiko hiriburuan.

Euritik babesteko, kanpatuta zeudenek toldoak jarri dituzte; behin eguna argitutakoan ere horien azpian jarraitzen dute, goiza bustia eta hezea izaten ari bada ere.

"Sumindu" horietako batek azaldu duenez, gaur egunean zehar hainbat ekintza eta tailer egingo dituzte, aurreko egunetako moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea