Gizartea -

Lan-istripua

Akrobata batek erorikoa izan du Italiako Zirkuaren ikuskizun batean, Bilbon

Buruan kolpea hartuta, Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ez dute haren egoera zein den argitu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akrobata batek ezbeharra izan du Italiako Zirkuak Bilboko Etxebarria Parkean arratsalde honetan eskaini duen ikuskizunean.

Ezustean, erori egin da eta burua lurraren kontra jo du. Gurutzetako ospitalera eraman dute. Oraingoz ez dute haren egoerari buruzko informaziorik eman.

Istripua 17:30 inguruan gertatu da. Zirkua jendez hustu dute, baina akrobata erietxera eraman ostean, barrura bueltatu dira eta ikuskizunak normaltasunez jarraitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak