Gizartea -

Gertakaria

Patinete elektroniko baten bateriak eztanda egin du Hernanin

Patinetea kargatzen ari zen, bat-batean eztanda egin du eta sute txikia piztu da Gipuzkoako herri horretako etxebizitza batean. Ez da inor zauritu.

Horrela geratu da patinetea. Argazkia: Bomberos Euskadi
Horrela geratu da patinetea.
Horrela geratu da patinetea. Argazkia: Bomberos Euskadi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kargatzen ari zen patinete elektroniko baten bateriak eztanda egin du gaur Hernaniko etxebizitza batean. Ondorioz, sute txiki bat piztu da, baina berehala amatatu dute. Dena dela, ke ugari pilatu da eta Donostiako suhiltzaileak joan behar izan dira. Ez da inor zauritu.

Gertakaria 11:30 aldera jazo da Hernaniko etxebizitza batean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, baterietako batek eztanda egin eta sutea eragin du.

Donostiako suhiltzaileak etxebizitzara heldu direnerako, garrak amatatuta zeuden, baina pilatutako kea ateratzen jardun behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Hernani Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Patineteak Euskadin