Gizartea -

GIPUZKOA

Donostiak abuztuaren 31ko hondamendia gogoraraziko du

Egun osoko egitaraua aurkeztu du alkateak, parte-hartzaile ezberdinekin batera. Donostiarrak kalera irtengo dira hiriak 1813an jasandako erreketa eta suntsiketa oroituz.

Eneko Goia Abuztuaren 31ko ekitaldiaren aurkezpenean. Argazkia: Donostiako Udala.
Eneko Goia Abuztuaren 31ko ekitaldiaren aurkezpenean
Eneko Goia Abuztuaren 31ko ekitaldiaren aurkezpenean. Argazkia: Donostiako Udala.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1813ko abuztuaren 31an tropa ingelesek eta portugaldarrek su eman zioten hiriari. Kale bakarra utzi zuten ukitu gabe, ostatu hartzeko balio izan zien okupazioak iraun zuen. Gaur egun, Abuztuaren 31 kalea bezala ezagutzen dugu. Aspalditik, egun horretako ezbeharra gogora ekartzeko helburuarekin hainbat ekitaldi ospatzen dira.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, oroitzapen desfilea eta hirian gertatutako asaltoa eta suntsipenaren antzezpena ikusi ahalko dira Zuloaga plazatik abiatu eta Parte Zaharreko hainbat kaleetan barrena.

21:30ean, Udalaren Txistulari taldeak eta Araotz abesbatzak, argiak itzali eta kandelak piztearekin batera, San Bizente elizako atarian, Donostiako Antzinako Himnoari ekingo diote.

Aurten hainbat berritasun ere izango dira, besteak beste; Bretxan harresi berri bat egongo da edo eta lore sorta eskaintza Boulevardeko kioskoan egingo da.

Amaiatzeko, Eneko Goia alkateak eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei, baita elkarte gastronomiko, instituzio eta erakunde ezberdinei ere, hiriak duela 200 urte jasandako sarraskia gogorarazteko urtez urte egindako lanagatik.

Hau izango da Abuzuak 31ko oroitzapen egitaraua:

11:30 Elizkizun Nagusia San Vicente elizan, Easo Araoz Gazte abesbatza, Aiert Beobide dantzaria eta Koro Saenz organojolea lagun.

17:00 Patiñako elkarteak Koruko Ama Birjinaren plazatik Zuloaga plazaraino hurbildu.

17:15 Indar aliatuak Kursaaletik Zuloaga plazaraino hurbildu.

18:00 Urteurreneko desfilea Zuloaga plazatik irten.

19:00 Omenaldia Lurreko Atean “Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Lagunen Elkartea”ri, eta lore eskaintza.

19:30 Bretxako erasoa eta hiriaren okupazioa itxuratu.

21:00 Gazteluaren erasoa eta Donostiaren erreketa Zuloaga plazan antzeztu.

21:30 Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztu. Suzirien argitan zeremonia paseoa egin, San Bizente ataritik hasi, Donostiako Ereserki Zaharraren doinuaz, eta Santa Maria eliz atariraino, Jose Maria Usandizagaren Abuztuaren 31ko hildakoen martxaren airea lagun. Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, Easo Araoz Gazte abesbatza, Santa Cecilia abesbatza, Gaztelupe abesbatza, Gero Axular dantza taldea, Andoni Aleman eta Xabier Otaegi prosalariak lagun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Eneko Goia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa