Gizartea -

Hezkuntza

EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatzeko epea, zabalik

Ikasleek hiru hizkuntza desberdinetan eskatu ahalko dute tokia. Irailaren 18ra arte egongo da zabalik matrikula egiteko prozesua.

Ikasgela. Artxiboko irudia: EiTB
Ikasgela.
Ikasgela. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatzeko epea irekita dago, irailaren 1etik. Hilaren 18an, 13:00etan, bukatuko da.

Ikasturte honetan, ikasleek Hezkuntza Sailaren Ikasgunea plataforma erabili beharko dute matrikula egiteko. Webgunean erregistratu ondoren, NAN edo AIZ eta helbide elektroniko bat baino ez dira beharrezkoak. AIZ ez duten atzerritarrek Hezkuntza Nortasun Agiria eskatu beharko dute.

Ingelesa da gehien eskatutako hizkuntza, 15.079 plazarekin. Euskara da hurrengoa, 7.098rekin. Ondoren, eskaintzen diren beste sei hizkuntzak datoz: frantsesa, alemana, gaztelania, italiera, portugesa eta errusiera.

Matrikula hizkuntza bat baino gehiagotan egin nahi duten pertsonek eskaera bana egin behar dute bakoitzarentzako. Gehienez hiru egin ahal izango dituzte.

Irailaren 21ean argitaratuko dute esleitutako tokien behin-behineko zerrenda, eta eskolak urrian hasiko dira.

Prozesua zabalik dago Nafarroan

Nafarroako Foru Erkidegoan, izena aurrez emateko prozesua ekainaren 27tik dago martxan. A1, A2 eta B1 mailetan izena eman nahi dutenek irailaren 27ra arte egin ahal izango dute, eta B2, C1 eta C2 mailetan matrikulatu nahi dutenek, irailaren 20ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza