Gizartea -
Irailaren 5ean
Espainiako Itzuliak etenaldiak eragingo ditu Gasteizko trafikoan
Zehazki, 14:20tik 15:00etara bitartean ibiliko da tropela hirian, ondorengo ibilbide honetan: Brusela hiribidea, Salburua bulebarra, Hezeguneen ibilbidea, Betoñuko atea eta Bergarako atea.
eitb.eus
2019ko Espainiako Itzuliaren 12. etapak trafikoan eragina izango du gaur Gasteizen, eta, beraz, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Hala, "eraginak ahalik eta gehien murrizte aldera", Gasteizko Udalak "laguntza" eskatu die herritarrei.
Zehazki, 14:20tik 15:00etara bitartean ibiliko da tropela hirian barrena, ondorengo ibilbide honetan: Brusela hiribidea, Salburua bulebarra, Hezeguneen ibilbidea, Betoñuko atea eta Bergarako atea.
Errepidea txirrindulariak igaro baino minutu batzuk lehenago itxiko da, eta lasterketa hiritik ateratzen denean irekiko da. Ondorioz, ibilgailuen trafikoari eragingo dio ibilbidearen inguruko kale eta bidegurutzeetan.
Betoñuko industrialdeari dagokionez, ibilbideko garaje, enpresa, lantegi eta pabiloietako sarrera-irteerei ere eragingo die.
Publizitate-karabanak eta ekipo partaideenak ibilbide berba egingo dute, 13:00etan.
Espainiako Itzuliaren 12. etapa Nafarroako Zirkuituan hasi eta Bilbon amaituko da, guztira 171,4 kilometro egin ostean. Bidean, Azazeta igoko dute, eta, besteak beste, Andollu, Dura, Uribarri Ganboa eta Landa zeharkatuko dituzte.