Gizartea -

BIZKAIA

Karabana batean ezkutatuta zeuden bi migratzaile aurkitu dituzte Bilboko Portuan

Portuan aparkatuta zegoen karabanetako baten maletategian ezkutatuta zeuden. Erresuma Baturako ferrya hartu nahi zuten. Identifikatu ostean, portutik kanporatu dituzte.

Bi migratzaileak ezkutatuta zeuden tokia. Espainiako Barne Ministerioa
Bi migratzaileak ezkutatuta zeuden tokia
Bi migratzaileak ezkutatuta zeuden tokia. Espainiako Barne Ministerioa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi migratzaile albaniar aurkitu ditu Bilboko Portuan, karabana batean ezkutatuta. Erresuma Baturako ferrya hartu nahi zuten.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen Ordezkaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, Bilboko Portuan aparkatuta zegoen karabanetako baten maletategian zeuden. Antza denez, ibilgailuaren jabeek maletategiko atea giltzaz itxi gabe utzi zuten.

Identifikatu ostean, portutik kanporatu dituzte.

Polizia-operazioa Espainiako Poliziak EAEn duen ordezkaritzak gidatu du, zehazki, atzerri gaietan eta muga kontuetan aritzen den sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Azken ordukoa Bizkaia Bilboko Portua albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Abanto Zierbena azken ordukoa Errefuxiatuak azken ordukoa