Gizartea -
Bakteria
Listeria alerta berria Andaluzian, 'Sabores de Paterna' etxeko haragiagatik
'La mechá' etxeko haragian ere atzeman dute listeriosi kasu berri bat, eta dagoeneko sei dira gaitzarekin lotutako abortuak.
agentziak | erredakzioa
Andaluziako Gobernuak osasun alerta berri bat jarri du liesteriosiagatik "Sabores de Paterna" etxeko haragi kutsatua aurkitu ostean. Cadizen aurkitu dute bakterioa oraingoan.
Jesus Aguirre Osasun kontseilariak prentsaurreko batean jakinarazi duenez, oraingoz ez da agertu listeriarekin kutsatutako pertsonarik Cadizeko haragiaren kasuan, baina bakterioa aurkitu dute 'Sabores de Paterna' etxeko haragian, Paterna de Riverako lantegi batean.
'La Mechá'
Era berean, Gobernuko Osasun eta Familia Kontseilaritzak 'La Mechá' etxeko haragia jan zuen beste pertsona baten listeriosi kasuaren berri eman du, Magrudisek ekoiztutakoa hain zuzen ere. Hala, 207 dira dagoeneko listeriosi agerraldia atzeman zutenetik, abuztuaren 15etik, kutsatu diren pertsonak.
Seigarren abortua
Gainera, Jose Miguel Cisneros Agerraldiaren jarraipena egiteko, taldearen bozeramaileak jakinarazi du Sevillan 23 asteko haurdunaldia zuen emakume batek abortua izan duela listeria bakterioaren eraginez. Beraz, sei dira dagoeneko gaitzarekin lotutako abortuak.