Gizartea -

Zirkulazioa

Pertsona bat hil da Kanpanzarren izandako zirkulazio istripu batean

Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute, N-636 errepidean, Elorrio parean. Hildakoa furgonetako gidaria da.

Zirkulazio istripua Kanpazarren, Elorrio inguruan. Argazkia: EiTB
Zirkulazio istripua Kanpazarren, Elorrio inguruan.
Pertsona bat hil da kamioi batek eta furgoneta batek talka eginda, Kanpazarren

1:27

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da ostiral honetan, Elorrion (Bizkaia), Kanpanzar mendatean izandako zirkulazio istripu batean.

Ezbeharra arratsaldean jazo da, N-636 errepidean. Bertan, kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute.

Hildakoa furgonetako gidaria da, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio Durangaldea azken ordukoa