Gizartea -

Euskal Turismo Sariak

Añanako Gatz Haranak, Bilboko Portua eta Topic, sarituak

Bestalde, Merkataritzako sariak honako hauek jaso dituzte: Central de Compras Ederto, Carnicerias Izarzugaza, Ceramicas Jorge Fernandez eta Eugenio Tamayo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Añanako Gatz Haranak Euskadiko Turismoko saria jaso du, eta aipamen bereziak Bilboko Portu Agintaritzak eta Tolosako Topic zentroak jaso dituzte. Bestalde, Merkataritzako sariak honako hauek jaso dituzte: Central de Compras Ederto (Eibar), Carnicerias Izarzugaza (Bermeo eta Mundaka), Ceramicas Jorge Fernandez (Gasteiz), eta Eugenio Tamayo (Donostia).

2011ko Euskal Merkataritza eta Turismoko Sariak emateko ekitaldia gaur izan da Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaia Aretoan. Ekitaldia horrek bigarren aldiz bildu ditu eszenatoki berean elkarren arteko lotura estua duten bi sektore.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabe Unda jauna izan da ekitaldiaren buru; 500 gonbidatu baino gehiago izan ditu, elkarrekin euskal BPGaren ia % 17 osatzen duten bi sektore horietako ordezkarien artean.

Gatz Harana gatz-ustiategi tradizional bat da, Gesaltza Añanako udalerrian (Araba) kokatua, eta 2.000 urte baino gehiago darama gatza artisau moduan produzitzen. Gatzuna (ur gazia) modu naturalean irteten da haraneko iturburuetatik, eta kanalizazio-sistema baten bidez joaten da kristalizazio-larrainetara. Bertan, gatzaginak kalitate bikaineko gatza produzitzen du, gaur egun munduko gatz onenen artean dagoen gatza.

Tolosako Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da, 500 egunean 17.000 laguneko turismo-inpaktua lortu duena. Txotxongiloen munduarekin lotutako sustapen-ekitaldi askotan egon da (Kuban, Sevillan, Seulen, Shangain...).

Bilboko Portu Agintaritzak lortu egin du Bilboko Portua, 15 urtez gurutzaldien trafikoa hartu ondoren, gurutzaldien portu nagusietako bat bihurtzea. Bigarren urtez Euskadin, Bilbo ontziratzeko eta lurreratzeko portua izango da, herrialdearen garapen ekonomikoari lagunduz. 2011. urtean, Cunard eta MSC ontzi-konpainiek jakitera eman dute oinarrizko portu gisa Bilbon konfiantza jartzeko asmoa dutela.

Merkataritza

Merkataritza-sektorean, saridunak honako hauek izan dira: Central de Compras Ederto (Enpresa Lankidetzari saria), Carnicerias Izarzugaza (Merkataritza Berrikuntzari saria) Ceramicas Jorge Fernandez (Ibilbide Profesionalari saria) eta Eugenio Tamayo (Hiriko Merkataritza Inguruneen Dinamizazioari saria).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea