Gizartea -
Istripua
Iruñeko gazte bat hil da Malaysian izandako auto-istripu batean
Biktimak 28 urte zituen. Mutil gaztea ospitalean hil zen, istripuan jasandako zauri larrien ondorioz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko 28 urteko gazte bat hil da Malaysian izandako zirkulazio-istripu batean, Nafarroako hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez.
Espainiako Atzerri Ministerioak ere baieztatu du heriotza, eta familiaren eskura bitarteko guztiak jarri dituztela erantsi du.
Beste lagun batzuekin zihoan ibilgailuan ezbeharra geratu zenean. Mutil gaztea ospitalean hil zen, istripuan jasandako zauri larrien ondorioz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea