Gizartea -

Trafikoa

Gidari mozkor bat eta bere laguna atxilotu dituzte Santurtzin istripua izan ostean

Gizonak ibilgailuaren kontrola galdu zuen, eta autoa Mamariga kaleko espaloira igo zen atzo iluntzean. Adingabe bat zauritu zen, sortutako 'iskanbila' dela eta.

Horrela geratu da istripua izan zuen autoa. Argazkia: EiTB
Horrela geratu da istripua izan zuen autoa.
Horrela geratu da istripua izan zuen autoa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santurtziko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen atzo auto batek istripua izan eta gero. Atxilotutakoak mozkor zihoan gidaria (26 urteko gizonezkoa) eta bere laguna (36 urteko emakumezkoa) dira. Lehengoari alkoholaren eraginpean gidatzea egotzi diote; bigarrenari, agintaritzari larriki desobeditzea. Autoa espaloira igo zen, eta 10 bat segurtasunerako oztopo bota zituen. Gainera, oinezkoen artean sortutako izuaren ondorioz, adingabe bat arin zauritu zen, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 

Ezbeharra igandeko 20:30ean jazo zen Santurtziko Mamariga kalean, 75. zenbakiaren parean. Gidariak autoaren kontrola galdu zuen eta espaloira igo zen, bertan zeuden segurtasunerako oztopoak botata.

Istripuak izua eragin zuen une hartan zeuden oinezkoen artean, eta ondorioz, adingabe batek min hartu zuen belaunean.

Adingabea erietxera eraman behar izan zuten.

Neskatoa ospitalera eraman behar izan zuten. Argazkia: EiTB

Gidaria mozkor gidatzeagatik (0,86 mililitroko tasa) atxilotu zuten agenteek. Autoan berarekin batera zihoan emakumea ere atxilo hartu zuten, agintaritzari larriki desobeditzea egotzita. Emakumeak ere positibo eman zuen alkoholemia proban (0,96 ml).

Izapideak amaituta, biak ala biak epailearen aurrera noiz pasatuko zain geratu dira.

Horrela geratu zen autoa

Horrela geratu zen autoa. Argazkia: Iker Salgado

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak