Gizartea -
Istripua
Zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du A8an, Bilbo parean
Bi istripuk, biak ibilgailu eta moto baten artean, A8ko 119. kilometroan, Bilbon, 5 kilometro arteko auto-pilaketak sortu dituzte, Kantabriako noranzkoan.
eitb.eus
Ostiraleko 17:00etan, zirkulazioa normaltasunez zebilen A8an, Bilbo parean, Kantabriako noranzkoan. Ordu batzuk lehenago, baina, 119. kilometroan izandako bi istripuk 5 kilometroko auto-pilaketak sortu dituzte .
Lehenengo istripuan, auto batek eta moto batek talka egin dute, Balmasedako irteeratik gertu. Motorzaleak, arin zaurituta, Basurtuko ospitalera eraman dute, Bizkaiko hiriburuan.
Kantabriako noranzkoko errei bat itxi dute istripuagatik, eta beste bat izan da 500 metro atzera, auto baten eta moto baten artean. Motorzalea, arin zaurituta, Gurutzetako ospitalera eraman dute, Barakaldon.
5 kilometroko pilaketak eragin ditu istripu bikoitzak 119. kilometroan. Gainera, Malmasingo tuneleko trafikoa ere moztu dute aldizka, eta horrek ere pilaketak eragin ditu puntu horretan, Kantabriako noranzkoan.