Gizartea -

Oviedo

Calatrava arkitektoaren taldea, 3,5 milioi euro ordaintzera zigortuta

2006ko abuztuaren 9an Oviedoko kongresu jauregiko teilatu hegala erori zela eta jarri diote zigorra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oviedoko lehen auzialdiko 2 zenbakiko epaitegiak Allianz aseguru etxeak jarritako demanda onartu du. Santiago Calatrava arkitektoaren, In Hoc Signo Vincesen, Fiaga SAren eta Esdehorren aurka egin zuen enpresak, 2006ko abuztuaren 9an Oviedoko kongresu jauregiko teilatu hegala erori baitzen.

Epaiaren arabera, 3.510.000 euro ordaindu beharko dizkiote guztien artean demandatzaileari. Honez gain, diru horrek 2010eko martxoaren 10etik sortutako legezko interesak eta kostuak ere ordaindu beharko dituzte.

Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Allianz aseguru etxearen ordezkariek Carlos Fernandez Garciaren eta Axa Assurancesen aurka jarritako demandak ezetsi ditu eta auzi-jartzailea zigortu du kostuak ordaintzera.

Epailearen arabera, "eskoramendu sistema txarto kalkulatu izanak ekarritako akats baten ondorioz kolapsatu zen enkofratua".

Horrenbestez, zinbria egin zuten enpresak, Fiaga eta Esdehor, "eskoramenduaren akatsen erantzuleak dira”, “eurek altxatu baitzuten zinbria beren baliabide pertsonal eta materialekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea