Gizartea -

NAFARROA

18 urteko gizon bat larri zauritu da Uharten, zortzi metroko altueratik erorita

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gaztea Europako Foroa eraikuntzatik erori zen igande goizean. Erorikoaren ondorioz, burezurreko traumatismoa izan du.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burlatako 18 urteko gizon bat larri zauritu da asteburuan Uharten, zortzi metroko eraikin batetik erorita. Gaztea Nafarroako Ospitale Guneko zainketa berezien unitatean dago, larri. Erorikoaren ondorioz, burezurreko traumatismoa izan du.

Uharteko Europako Foroa eraikineko teilatutik erori zen, 08:00ak aldera.

Eraikina hesiz inguratuta eta itxita dago.

Foruzaingoaren arabera, festan ibili ondoren lagun talde bat bertara sartzen ahalegindu zenean gertatu zen ezbeharra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Uharte