Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Eguraldi eguzkitsua asteburuan zehar
Gaur zerua erabat garbi egongo da 21-24º arteko tenperaturekin. Bihar egunean zehar antzerako giroa egingo du baina hori bai, arratsalde partean zaparrada trumoitsuak espero dira han-hemenka.
Erredakzioa
Gaur goizean goizetik izango dugu eguraldi ederra. Hala ere, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, hodei hondar batzuk geratuko dira oraindik zeruan. Goizak aurrera egin ahala zeruan urdina nagusituko da oro har. Ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta 21-24 º artean kokatuko dira.
Bihar bero apur bat egingo du. Goizean zeruan hodeirik apenas ikusiko dugun. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdean eta gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake; baliteke zenbait lekutan zaparradak benetan mardulak izatea. Hegoaldeko haizea ibiliko da. Kostaldean brisa sartuko da arratsaldean, baina bitartean tenperaturak gora egingo du. Tenperatura maximoak lurralde osoan 24-28 º artean kokatuko dira.
Giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu astelehenean. Zerua ia estalita egongo da egun osoz. Zaparrada txiki eta tartekatu batzuk botako ditu, baina noizean behin trumoi-ekaitzak ere joko du, bereziki arratsalde partean, eta orduan zaparrada mardulagoak botako ditu. Iparraldeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta 20-22 º-ren bueltan kokatuko dira.&' || 'nbsp;