Gizartea -
Antzerkia
Bilboko Zirkuituak doako 15 antzezlan eskainiko ditu udazkenean
Azken hiruhileko honetan genero aniztasuna da nagusi. Gainera, ekoizpen berriko ikuskizunak eskainiko dira. Ekimenak ostegunean ekingo dio programazio berriari.
eitb.eus
Bilboko Zirkuituaren XVIII. denboraldiak udazkeneko programazio eszenikoari ekingo dio ostegun honetan, irailak 26, Otxarkoagako udaltegian, tokiko 12 taldek eskainiko dituzten 15 emanaldirekin. Bilboko Udalaren ekimen honek profesionalak ez diren konpainien jarduera sustatzea du helburu.
Hitzordu honetan parte hartuko duten taldeen artean, Bilboko Zirkuituaren baitan ezagunak diren konpainia batzuk daude, La Trascienda Teatro eta 7 Grados, adibidez, aurreko denboraldian ikusleen aldetik jasotako harrera onagatik errepikatzen dutenak, eta egitarauan berriak diren taldeak ere, hala nola, Banarte Antzerki Taldea, Loida A. Gomez eta Teatro El Temple.
Hala, azken hiruhileko honetarako programazioan genero aniztasuna izango da nagusi, eta ekoizpen berriko ikuskizunak eskainiko dira. Bilboko Zirkuitua ostegunean, irailak 26, abiatuko da, Otxarkoagako udaltegian, Alopargo Teatroa taldearen Rebelión en la granja lanarekin.
Urte amaierara arteko programazioa beste hainbat proposamenekin osatuko da: komedia, kabaret komikoa, zirkua, musika... Halaber, ondorengo konpainia hauek igoko dira oholtzara: Teatro El Temple, Juris Tantum, Con la que está cayendo, A trompicones Teatro, Pablo Allende, Bea Insa eta Loida A. Gómez.
Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak 19:30ean hasiko dira, Solokoetxeko Institutuan eta Buiako Udaltegian egingo direnak izan ezik, horiek 19:00etan hasiko baitira.
Egitaraua:
Irailak 26: Alopargo Teatroa, Rebelión en la granja. Otxarkoagako udaltegia.
Irailak 27: Bea Insa, Circus of Dreams. Castañoseko udaltegia.
Urriak 3: Pablo Allende, En espera. Begoñako udaltegia.
Urriak 4: La Pacheca Collective, Lo que fue de ellas. Errekaldeko udaltegia.
Urriak 10: Teatro El Temple – P6, V.E.S. (Me miras luego existo). Otxarkoagako udaltegia.
Urriak 11: Juris Tantum, Raúl, no cenes tanto. Basurtuko udaltegia.
Azaroak 7: Con la que está cayendo, Aquí no paga nadie. Otxarkoagako udaltegia.
Azaroak 8: La Trascienda Teatro, Historias de un mojón de carretera. Errekaldeko udaltegia.
Azaroak 14: 7 Grados, Y todo por amor. Solokoetxe institutua. 19:00etan.
Azaroak 15: La Pacheca Collective, Lo que fue de ellas. Begoñako udaltegia.
Azaroak 21: A trompicones, Aire de París. Zorrotzako udaltegia.
Azaroak 22: Pablo Allende, En espera. Castañoseko udaltegia.
Azaroak 23: La Pacheca Collective, Lo que fue de ellas. Buiako udaltegia. 19:00etan.
Azaroak 27: Instituto Txurdinaga Behekoa, Esperando a Federico. Basurtuko udaltegia. (Lan eszeniko onena – Eskola Antzerki Lehiaketa 2019).
Azaroak 28: Banarte Antzerki Taldea, Comunicado de muerte. Errekaldeko udaltegia.
Azaroak 29: Loida A. Gómez, Artaud y otros animales (performance). Castañoseko udaltegia.