Gizartea -
Derio
Arene Sangroniz haurra hil da, gaixotasun sendaezin batek jota
Areneren aitak eman du alabaren heriotzaren berri Facebook sare sozialaren bidez:"Badago, 12:00etan hil da".
Erredakzioa
Areneren familiakoek Facebook sare sozialaren bitartez jakinarazi dutenez, Arene Sangroniz Derioko umea hil egin da eguerdian gaixotasun sendaezin batek jota.
Areneren familia komunikabideetan sarri agertu da umearentzat laguntza eskatzeko; botilen tapoiak jasotzeko kanpaina baten ondorioz egin zen ezaguna. Umearen aitak Gure Señeak izeneko elkartea sortu zuen, irabazi asmorik gabeko elkartea da eta gaixotasun arraroak eta minusbaliotasun larriak dituzten umeen senitartekoei laguntzea da bere helburua.
Nestor Sangronizek sare sozialaren bitartez azaldu duenez, Arene 5 urteko umeari "pixkanaka lo hartzen joateko" medikamentua eman zioten bere egoerak hobera egiteko modurik ez zuelako eta azken egunetan umearen osasunak okerrera egin zuela ikusita.
Eguerdian eman die Areneren aitak bere alabaren heriotzaren berri laguntza eta babesta eman dieten guztiei: "Badago, 12:00etan hil da".
Arenek gaixotasun arraroa zuen; haurren Ceroidolipofuscinosis Berankorra (Battenen gaixotasuna) izenekoa. Gaixotasunak neuronetan etengabeko kaltea sortarazten zuen.
Kepa, Areneren anaia, duela bi urte hil zen gaixotasun berdinagaitik sei urte zituela.