Gizartea -

Saria

ONCEren zozketak 3 milioi eurotik gora banatu ditu Bilbon

Indautxuko plazako saltokian 93.401 zenbakiaren lau kupoi saldu zituen eta bakoitzari 150.000 euroko saria egokitu zaio. Beste 76 ere saldu zituen, 35.000 eurorekin sarituta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ONCEren zozketak 3.260.000 euro banatu ditu Bilbon, erakundeak prentsa ohar batean aditzera emandakoaren arabera.

Iker Villalba ONCEko saltzaileak 93.401 zenbakiaren lau kupoi saldu zituen, bakoitza 150.000 eurorekin sarituta.

Horrez gain, beste 76 kupoi saldu zituen, bakoitza 35.000 eurorekin sarituta. Ondorioz, sari guztiak kontuan hartuta, 3.260.000 euro banatu dituzte.

Urtea hasi zenetik, ONCEk "30 milioi euro inguru" banatu ditu Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea