Gizartea -

Istripua

Lagun bat hil da Oliten kamioi batek eta traktore batek talka eginda

Halaber, beste pertsona bat larri zauritu da eta Nafarroako ospitale-gunera eraman dute helikopteroan.

Kamioiak eta traktoreak talka egin duten tokia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Kamioiak eta traktoreak talka egin duten tokia.
Kamioiak eta traktoreak talka egin duten tokia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da eta beste bat larri zauritu da Oliten, NA-121 errepidean, izan den zirkulazio istripuan, Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Kamioi batek eta traktore batek talka egin dute. Ezbeharraren ondorioz pertsona bat berehala hil da eta beste bat Nafarroako ospitale-gunera eraman dute helikopteroan. Haren egoera larri da.

Istripuaren tokira Tafallako eta Azkoiengo suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erriberri