Gizartea -
Bizkaia
Sei lagun Galdakaoko ospitalean, taberna batean patata-tortilla bat jan eta gero
Osasun Sailak jakinarazi du gertakaria ikertzen ari direla, baina erantsi du oraingoz ezin dutela baieztatu intoxikazioa zerk eragin duen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sei lagun taberna batean patata-tortilla bat janda intoxikatu omen dira eta Galdakaoko ospitalean ingresatuta daude.
Europa Press agentziak zabaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak onartu du Epidemiologia Zaintzarako Bizkaiko Unitateak ikerketa bat jarri duela abian eta kaltetutako pertsonekin harremanetan dagoela, informazioa biltzeko asmoz, baina oraingoz ezin dutela besterik baieztatu.
Halaber, taberna horretan tortillak egiteko erabili dituzten arrautzen jatorria zein den ikertzen ari dira Osasun Publikoko teknikariak.
Osasun Sailak erantsi du gertakaria zorrotz jarraitzen ari dela eta, beharrezkoa bada, datozen egunetan xehetasun gehiago emango dituela.