Gizartea -

Ondarroan

Ibilaldia 2011k 100.000 pertsona bildu ditu euskeraren alde 'boga'n

Bildutako dirua Ondarroako eta Lekeitioko ikastolentzat izango da. Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak "etorkizuna ikasle hirueledunetan eta modernizazioan dago".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100.000 pertsona inguru Ondarroan bildu dira igande honetan Ibilaldia ''Boga'' lelopean ospatzeko. Aurtengo edizioan, ibilbideak 5.400 metro izan ditu eta bost esparrutan banatu dute.

Ondarroako jaialdian artisauei omenaldi berezia egin diete; Arbaso artisauak eta Bittori Laka, Karmelo Urdangarin edo Julen Barrenetxea partikularrek egindako lanak goratu dituzte. Musikak ere garrantzia izan du, Zea Mays, ,Esne Beltza eta Gose taldeen kontzertuekin, besteak beste.

Ibilaldian bost gune ezberdin izan dira, animazio jarduera ezberdin, txosna, puzgarri, txarangak, pailaso, dantza, ur-ikuskizun, erromeria eta kontzertuekin. Gainera, 1.500 boluntario etengabean lanean aritu dira.

33. edizio honetan, eskualdeko hezkuntza baliabideak hobetu eta lan munduan hizkuntzaren eta euskal kulturaren erabilera dendatzea izan dira helburu nagusiak.Jaia 09:30ean hasi da; orduan hasi dute ibilbidea. Bidean paisaia natural ikusgarriak eta Ondarroako alde zaharra zeharkatu dituzte. Txikientzako jarduerak ikastolan eta Aieriko paduraren inguruetan izan dira, babestutako eremuan.

Gazteenak Ondarroako alde zaharrean eta Zumardian bildu dira. Gune horretan kale animazioa, dantzak, txarangak, pailazoak, magoak, ur-ikuskizunak, puzgarriak, erromeria ta Esne Beltza, Nahixan, Ze esatek!, Des-kontrol eta Oihan Vega Djren kontzertuak izan dituzte, besteak beste.

Ibilaldian bildutako dirua Ondarroako eta Lekeitioko ikastolentzat izango da.

Balantze "oso positiboa"Antolatzaileek lehen balantzea egin dute, oso positiboa, eta egun osoan etengabe lanean izan direla adierazi dute.

"Honenbestez, aho-betez esan dezakegu gure aurreikuspenak gainditu egin direla eta elkarrekin boga egin dugula", azpimarratu dute.

Celaa: "Etorkizuna ikasle hirueledunena da"

Ibilaldiaren inaugurazioan Isabel Celaá Hezkuntza sailburua izan da. Bere hitzetan, "hezkuntzaren etorkizuna ikasle hirueledunetan eta modernizazio teknologikoan dago".

Celaarekin batera, Blanca Urgell Kultura sailburua, Josune Ariztondo Kultura diputatua, Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentea eta ikastoleko ordezkariak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea