Gizartea -

Txingorra

Sekulako txingor ekaitza, Arabako Murgian

Metro karratuko 118 litro erregistratu ditu Sarriako estazioak Araban, "marka historikoa". Ordu bakarrean 115 litro bota ditu Araban. Valladoliden ere txingor zaparrada handia bota du eguerdian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sekulako txingor ekaitza bota du Arabako Murgian. Ordubetean 50 bat litro jaso dituzte. Ia dena kazkabar moduan bota du eta geruza lodiak pilatu dira.

Arratsaldeko ordu biak eta hirurak artean tenperatura 14 gradu jaitsi da. Altuben, autobidea kolapsatu egin da ekaitzaren ostean.

Metro karratuko 118 litro erregistratu ditu Sarriako estazioak Araban, "marka historikoa". Ordubetean 115 litro bota ditu Araban, Euskalmetek jakitera eman duenez.

Izarra, Sarria, Murgia eta Gorbeian

Gehienbat kazkabarra bota du eta ekaitzak Izarra, Sarria, Murgia eta Gorbeiako parkeko zenbait zonari eragin die.

Euskalmeten esanetan, marka historiko bat da, izan ere, ordu bakarrean ez da sekula prezipitazio kantitate hori erregistratu 20 urteko historian.

Valladoliden ere txingor zaparrada handia bota du eguerdian. Larrialdi zerbitzuek 120 abisutik gora kudeatu dituzte ordubetean, uholdeengatik.

Urak hartu ditu Calderon de la Barca antzokiaren beheko solairua eta hainbat ikastetxe eta denda.

18.000 lagun argindarrik gabe geratu dira, baina arratsaldean zehar ia gehienei berrezarri diete zerbitzua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea